« Itzuli albistegira

Israelgo enpresen bisita Petronorren

2022-11-14

Israelgo Enbaxadaren misio ekonomikoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta B Accelerator Towerrek elkarrekin antolatua, hainbat enpresa israeldarrek ezagutu nahi izan du Petronor.

Besteak beste, Demo-day Israel jardunaldian, Cyber 2.0, EcowavePower, Enwize eta Terafence enpresa teknologikoak Petronorren izan dira eta Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Núñezek hartu ditu, elkarlanerako aukerak aztertzeko.

Zehazki, Enwize enpresak Errealitate Areagotua eta Errealitate Birtuala erabiltzen dituen produktu bat aurkeztu zuen, teknikariak eragiketa konplexuetan gidatzeko, akatsak prebenitzeko, laguntzeko eta prestakuntzan laguntzeko. Aplikazioa ATEX telefonoetan instalatu daiteke. Bestalde, Terafence eta Cyber 2.0 enpresek hardware eta software soluzioetan oinarritutako zibersegurtasun soluzioak eskaini zituzten, hurrenez hurren.

Azkenik, EcowavePowerrek garapen teknologiko berritzailea erakutsi zuen offshore elektrizitate garbia itsasoko olatuetatik ekoizteko. Diseinu sinple eta ekonomiko bat erabiliz, lehendik dauden egitura artifizialei (erabiltzen ez diren atrakalekuei) flotagailu batzuk itsasteko aukera ematen du, eta horien ondorioz, gutxieneko mantentze-lanak dituen instalazio erraz bat sortzen da.