« Itzuli albistegira

“Erregai berriztagarriak beharrezko, deskarbonizazio helburuak lortzeko”

2022-11-07

Nekazaritzako elikagaien industria-hondakin begetalez findegian egindako biojetaz mintzatu da Elias Unzueta, Petronor Innovacion-eko gerentea.

Petronorrek 5500 tonako biojet lotea fabrikatu du, hondakinak oinarri hartuta. Produktu bereizezin hau Estatuko hegaldietan probatu da, helburua da “estandarra izatea lortzea, ekoizpena merkatzeko, gero eta gehiago erabiltzeko, lehiakorra izateko eta produktu fosilaren ordez landare-jatorriko produktu mota hau erabiltzeko. Horrela, ekonomia zirkularraren zikloa ere ixten da, hondakinak beste produktu batzuk lortzeko erabiltzen ditugulako. Baina erregulazioak eta merkatuaren bultzadak elkarren eskutik joan behar dute”, azaldu du Unzuetak, Onda Vascan egindako elkarrizketan.

Petronor Innovacioneko gerenteak adierazi du, “gure instalazioak aprobetxatuz, hondakinen bidez lortzen diren produktuak produktu likido deskarbonizatuak” direla, eta gaineratu du bioerregaietan ikusten duela elektrifikazio bidez deskarbonizatzen zailak diren sektoreentzako irtenbidea, errepide bidezko garraioa kasu, “irtenbide praktikoak eta isuri baxukoak” behar dituena.