« Itzuli albistegira

Lopez Atxurra, Enpresa Ibilbideari saria

2022-09-30

Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak Enpresa Ibilbideari saria jaso zuen ostegun iluntzean, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiaren eskutik, CEDEren jardunaldien programaren baitan.

Halaber, beste hainbat sari ere eman zituen Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioak. Alegia, Nazioartekotzeaz (CAF), Gizarte Konpromisoaz (San Juan de Dios Ospitalea), Enpresak Sustatzeko Konpromisoaz (Iñaki López Gandasegi), Ikerketaz (DTI BIOTECHNOLOGY), Ekintzailetzaz (Ainhoa Lete) eta Iraunkortasunaz (Ternua) emandakoak tarteko.

Sariok, “Zuzendaria mundu berri baterako trantsizioaren aurrean” delako izenburupean eman ziren, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian atzo CEDEk BECen antolatutako Zuzendarien XXI. Kongresuaren bezperan.