« Itzuli albistegira

Bizkaiko hondartzen egoera “bikaina” edo "ona", urtez urte

2022-08-03

Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako Programaren arabera, hondartzen egoerak “bikain” edo "on" dirau azken lau urteotan, eta bainua, berriz, "libre" hareatza guztietan.

Azken lau denboraldietako analisi mikrobiologikoen emaitzetan oinarrituta, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida, Laga, Ogella, Karraspio eta Arrigorri hondartzek ere kalifikazio “bikaina” dute eta bainua “librea” da guztietan.

“Bikain” izatera heldu gabe baina “ona” da Areetako, San Antonioko, Eako eta Isuntzako hondartzetako uraren kalitatea, eta bainua, berriz, “librea”.

Aipatzekoa, gainera, Bizkaiko hondartza guztien inguruko osasun-kalitatea “ona” dela.