« Itzuli albistegira

Nuñez Feijóok Petronor bisitatu

2022-07-14

Alderdi Popularreko presidentea findegian izan da eta Emiliano Lopez Atxurra konpainiako presidenteak eta Juan Abascal Repsoleko Industria Eraldaketa eta Ekonomia Zirkularrerako zuzendariak egin diote harrera.

Fintzeko instalazioetara sartzeaz gain, lan-bilera bat egin dute, eta bertan Repsol-Petronor Taldearen trantsizio energetikoko proiektuak azaldu dituzte, bai hidrogenoaren garapenari eta bioerregai eta erregai sintetikoen ekoizpenari dagokionez, bai ekonomia zirkularreko eta banatutako sorkuntzako eremu berriei dagokienez.

Nuñez Feijóorekin batera Carlos Iturgaiz eta Iñaki Oyarzabal egon dira, Euskadiko eta Arabako PPko presidenteak hurrenez hurren. Petronorren aldetik, honako hauek ere bildu dira: Ana Beobide, Petronorreko Administrazio Kontseiluko kidea; José Ignacio Zudaire, Pertsonal eta Antolakuntza, Ekonomiko-Finantziero eta Harreman Instituzionaletako sailetako zuzendaria; eta Manu Núñez, Petronor Innovación-eko zuzendaria.