« Itzuli albistegira

Energia iraunkorra eta merkea Barakaldoko 850 familia eta denda txikirentzat

2022-06-15

Barakaldoko Udalerriak Euskadiko Tokiko Energia Komunitaterik handiena hartuko du, 10 udal-eraikinetan panel fotovoltaikoak instalatzeari esker.

Barakaldoko ‘Tokiko Energia Komunitatea-TEK Barakaldo’ izeneko elkartea Edinorrek, Petronorren filialak, diseinatutako Tokiko Energia Komunitatearen ereduari dagokio, eta bai instalazioak egiteko zein mantentzeko, tokiko enpresak hautatuko dira lehentasunez. Horrekin guztiarekin lortu nahi da proiektuak udalerrian jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen ere laguntzea.

Bere garapen planaren oinarria 10 udal eraikinetan instalazio fotovoltaikoak jartzea da: Udalaren eraikin nagusian, udal biltegietan, Alondegian, Clara Campoamor Gizarte Etxean, CIS eraikinean, Retuertoko Kultur Etxean, Gurutzetako Gizarte Etxean, Burtzeñako Frontoian, Lasesarreko Kiroldegian eta Bituritxa LHIn. Eraikin horien kokapen estrategikoari esker, Komunitateak Barakaldoko udalerrian duen estaldura-eremua ia % 100era hurbilduko litzateke.

Bideragarritasun-azterketaren arabera, ekipamendu horrek 592,48 kWp-ko potentzia fotovoltaikoa izan dezake, eta ingurumen-inpaktu positibo nabarmena sortuko luke, atmosferatik 4.026 tona CO2 ezabatzearen baliokidea.