« Itzuli albistegira

Ecopetrolen ordezkaritzak Petronor bisitatu du

2021-10-20

Ecopetrol Kolonbiako lehen petrolio enpresaren ordezkaritzak Petronor bisitatu du gaur, deskarbonizazio prozesuan eta trantsizio energetikoan findegia eraldatzeko planak bertatik bertara ezagutzeko.

Ecopetrol Kolonbiako lehen petrolio enpresaren ordezkaritzak Petronor bisitatu du gaur, deskarbonizazio prozesuan eta trantsizio energetikoan findegia eraldatzeko planak bertatik bertara ezagutzeko.

Kolonbiako ordezkaritzak interesa erakutsi du erregai sintetikoak fabrikatzearen inguruan, Bilboko portuko bioerregaien proiektuaz, elektrolisi bidez hidrogeno berriztagarria ekoizteaz, ekonomia zirkularraren aldeko apustuaz, banatutako energia sortzeko tokiko komunitateak garatzeaz, eta baita Petronorrek euskal ekosistema industrialean duen trakzio-ahalmenaz ere.

Helburua energia iraunkorraren sorrera eta energia garbi berriaren ekoizpena bultzatzea da, Petronor-Repsol Taldeak ezarritako ibilbide-orriaren arabera. Bide horretan berrikuntza eta teknologia funtsezkoak izango dira trantsizio energetikoan.

Kolonbiako ordezkaritzari, Alberto E. Consuegra Ecopetroleko Eragiketen zuzendaria buru, harrera egin diote Petronorren izenean, José Ignacio Zudaire, Manu Núñez eta Elías Unzuetak. Repsol Kolonbiako zuzendaria den Luis Garciak ere parte hartu du bileran.