« Itzuli albistegira

Petronorrek normaltasuna lortuko urritik aurrera, ekoizpenaz nahiz lan-egoeraz

2021-09-27

Petronorrek 3. Plantako Visbreaking Unitatea abian jartzeko sekuentzia hasteari ekin dio, 2020ko apirilaren 6tik geldirik egon ostean.

Unitate honen abiaraztearekin, Gordin 2. unitatearekin batera (hilaren 16an hasi ziren prest jartzeko eragiketak), finketa-destilazio osoaren erabateko normaltasuna lortzen da, izan ere, %40an gutxitu zen, mugikortasuna murriztearen ondorioz merkatuaren eskari falta zegoelako.

Era berean, urriaren 1ean, iragarrita zegoen bezala, ERTEa bertan behera utziko dela baieztatzen da, eta, beraz, Petronorrek berreskuratu egingo ditu eskariaren beherakadaren ondorioz murriztu ziren ekoizpeneko, destilazioko eta lan-okupazioko ohiko parametroak.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.