« Itzuli albistegira

Repsolek, Petronorrek eta Boschek hidrogeno berriztagarrien proiektuak garatuko dituzte

2021-08-02

Hiru enpresek zenbait jarduera-ildo zehaztu dituzte elkarrekin mugikortasunean, industrian zein bizitegi-arloan.

Repsolek, Petronorrek eta Boschek asmoen akordioa sinatu dute, hidrogeno berriztagarriaren Espainiako balio-katean baterako proiektuak garatzeko aukera aztertzeko. Ekimen hau bat dator Repsolek eta Petronorrek 2050ean zero isurpen garbi lortzeko hartu duten konpromisoarekin, Parisko Akordioaren gidalerroei eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuei jarraiki.

Hidrogenoak potentzial handia izango du etorkizuneko mugikortasunean, eta neutraltasun teknologikoan oinarrituta, egiazko bultzada emango die deskarbonizazioari eta zero isurpen garbiei. Gainera, konbustio bidezko motorrak erabiltzeko aukerak berealdiko bultzada emango die automobilgintzaren industriari eta egun gure errepideetan joan-etorrian dabiltzan ibilgailuei.

Era berean, tren, autobus zein itsasontzi bidezko mugikortasunak garapen jasangarri eta bideragarria du eredu honetan. Hortaz, beste aurrerapauso bat izango da hidrogenoaren industria garatzea xede dueten proiektuak bultzatzeko, Hidrogenoaren Euskal Korridorea sendotzeko apustuaren barruan.