« Itzuli albistegira

AOPk 2020ko Memoria aurkeztu du euskarri interaktiboan

2021-07-07

Espainiako Petrolio-Produktuen Operadoreen Elkarteak (AOP) eraberritutako memoria aurkeztu du, formatu digital interaktiboan, 2020ko nondik norakoa azaltzeko.

Covid-19ren pandemiak markatutako urte horretako egoera ekonomikoa aztertuz eta petrolioaren merkatuaren nazioarteko zein estatuko ikuspegia eskainiz, sektorearen datu nagusiak errepasatzeaz gain, AOPren jarduera barne.

Memoria arinagoa, bisualagoa eta interaktiboagoa izan dadin formatua eta edukiak egokitzeaz gain, beste hainbat berrikuntza ere sartu baditu; adibidez, AOPk 2020an garatutako posizio eta alegazio guztien laburpen osoa. Horrekin batera, datu estatistikoen atala berregituratu da, sektorearen ingurumen-inpaktuari eta inpaktu sozioekonomikoari buruzko kopuruak sartzeko, bestelako kopuruetan jasota egon daitezkeenak baztertuz, eta petrolio-produktuak findu eta banatzeko jardueraren ikuspegi osoa ematen duten kopuru berriak sartu dira. 2020ko adierazle nagusien artean, beren-beregi aipatu behar da ekoerregaien ekoizpena (bioerregaiak, nagusiki), 891.758 tonakoa, erregai konbentzionalen nahasketari gehitutakoa. Azken bost urteotan merkaturatu diren ekoerregaiei esker, 25 milioi tona isurpen saihestu dira.

Fintze arloko inbertsioei dagokienez, 2015etik 2020ra bitartean 3.819 milioi euro inbertitu ziren. I+G+b arloko inbertsioa egonkor mantendu zen iaz (125,3 milioi euro 2019an, eta 127 milioi euro 2019an), kontsumoek behera egin eta sektorearen diru-sarrerak murriztu ziren arren.

2020an, halaber, zertxobait gehitu zen gasolina-hornitegien kopurua Estatuan (11.602 zerbitzugune 2019an eta 11.650 hornitegi 2020an), baina kontuan hartu behar da konfinamendurik zorrotzenaren garaian zerbitzugune askoren fakturazioak % 90 ere egin zuela behera.