« Itzuli albistegira

Biolan lantegiak irabazi, 2021eko “José Ignacio Arrieta” Enpresa eta Gizarte saria

2021-07-01

Iazko irabazle gisa, Petronorrek Biolan enpresaren esku jarri zuen José Ignacio Arrieta garaikurra, enpresa, aberastasuna, enplegua eta gizarte-kohesioa saritzeko.

Petronorreko presidente Emiliano López Atxurra izan zen saria eman zuena, Estrategia Empresarialek 2018an sortutakoa, bere 25. urteurrenean; eta 2019.ean, pandemiaren erruz, bere bigarren edizioa egiterik izan ez zuena. José Ignacio Arrieta, 2018ko martxoan hildakoa, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan eta Gizarte Segurantza sailetako burua izan zen, eta berari dagozkio hainbat lorpen, besteak beste Pobreziaren aurka Borrokatzeko Plan Integrala, Gizarte-Larrialdiko Laguntzak edo ta Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren aurrekoa izandako Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera.

López Atxurrak esan zuenez, “zorigaiztoei jarrera positibo batetik aurre egiteko konpromisoa, kuraia eta lankidetza” funtsezkoak izan ziren Euskadin industriaren birmoldaketarena bezalako sasoi zailetan “herrialde hobe bat egiteko”, egungo zailtasunak zailtasun. “Konpromisoa, lankidetza, ezagutza ezinbesteko elementuak dira” aurrera egiteko, nabarmendu zuen, zailtasunen gainetik “enpresa egiten jarraitzen” dutenei esker ona adierazi aurretik.

Biolan 2009.ean sortutako enpresa bat da, elikagaien eta osasunaren sektoreetan gaitasun analitikoa hobetzeko lanean diharduena, eta Asier Albizu bere CEOak bere ekinbide enpresarialean erantzukizun sozial korporatiboak duen garrantzia azpimarratu zuen, eta baita internazionalizazioari esker lortu duten hazkundea ere.

Estrategia Empresarial-eko kontseilari delegatu Roberto Urkitzak sari banaketaren aurkezpenean azaldu zuenez, “Euskadin milaka enpresa konpromiso sozialarekin, erantzukizun sozial korporatiboarekin edo Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerrokatzen dira”, eta horiek oso garrantzitsuak izan dira “pandemiaren ondorioak jasan ditugun honetan”. Ildo horretatik esan zuenez, unerik zailenetan euskal enpresa askok “helburu ekonomikoen gainetik jardun dute inguruarekiko konpromisoa eurenganatuz”, eta horixe zen ere “José Ignacio Arrietak nortutako” ezaugarria.

Sari banaketa egin aurretik, BBKren Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolak hitz egin zuen, ekinbide enpresarialean “norabide humanoagoa zeharo ahalbidetzea posible, bidezko eta beharrezkoa” dela esanez, “gure iraunkortasuna bera ere bermatzeko”.

Ondoren, Eider Inunciaga, BBK Kuna-ko zuzendariak, eta José Ignacio Zudaire, Petronorreko Pertsonen eta Erakundeko eta Harreman Instituzionaletako zuzendariak, solasaldia izan zuten Roberto Urkitza moderatzaile zutela. Lehenak Garapen Iraunkorreko Helburuen garrantziaz egin zuen berba, eta bigarrenak Petronorren moduko enpresentzat “inpaktuak minimizatzea eta inguruko motor ekonomiko izatea” funtsezkoa bektorea dela nabarmendu zuen, jarduteko baimen soziala lortze aldera.

Hala, Petronorren “aldagai teknikoak eta ingurumenezkoak maila berean” parekatzen direla azaldu zuen, “ez baita efizientzia gorenera eraman behar ingurumena kaltetzen bada”. Azkenik José Ignacio Arrieta izan zuen hizpide, “bere garaiari aurrea hartutako pertsona”, beste gauza askoren artean, hark “zenbakietatik haratago begiratzen eta pertsonak ikusten” zein “lehiakortasunaren oinarrietakoa sistema sozial egokia izatea” dela irakatsi ziola gogora ekartzeko.

Ekitaldia Idoia Mendia lehendakariordeak itxi zuen, eta bere esanetan “iraunkortasuna, sustraitzea, enpleguaren kalitatea, enpresak bere langileengan duen konfiantza, pertsona langileek egitasmo enpresarialean duten inplikazioa, elkartasuna eta konpromiso publikoa” izan dira oinarri covid-ak eragindako krisitik irteten hasteko, eta segidan gehitu zuen orain “eraldaketa digital, energetiko eta soziosanitario sakona” ezaugarri duen etorkizunari begiratzeko garaia dela. Amaitzeko, sarituek eta agintariek, tartean Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Ainara Basurko foru diputatuak, familiako argazkia egin zuten.