« Itzuli albistegira

Petronorren webgunearen irisgarritasuna egiaztatu, Kriskitin Lasterketa birtualean

2021-06-02

Petronorrek bere webgunearen irisgarritasuna egiaztatu ahal izan du, gaur goizean Bilbon, ONCEren Kriskitin Lasterketa birtualaren baitan.

María Gaztelu Petronorreko talentu-kudeatzailek ONCEk gaur goizean Bilbon antolatu duen “Gizarte bateratzaile baten alde” on line Kriskitin Lasterketan parte hartu du. Bertan, ikusmen-desgaitasuna duen pertsona batekin batera, findegiaren (petronor.eus) webgunearen irisgarritasuna egiaztatzeko aukera izan du.

Javier Ayoze García de la Coba, ONCE Euskadiko afiliatu eta Enplegu teknikaria María Gaztelurekin izan da. Petronorren ordezkariak ikuspen txikia simulatzen duten betaurreko berezi batzuk jarri ditu eta findegiaren webgunean nabigatu du, itsu baten azalean sartuta. Erronka handia, itsuek egunero jasan behar duten bretxa digitalari buruz ohartarazteko, are gehiago pandemiaren krisiak larriagotutako egungo egoeraren aurrean.

Jardueran zehar, Javier Ayozek Mariari jakinarazi dio zer zailtasun dituen hainbat kudeaketa on line egin behar dituenean, eta findegiaren webgunea nahiko irisgarritzat jo du: “Niretzat ia dena ondo dago, baina hobekuntza txikiren bat gehituko nioke”. Izan ere, Petronorren webgunea inklusiboa da, duela 4 urtetik hona, inclusite plataforma adimendunaren bidez.

Juan Mª Aburto Bilboko alkatea, ekitaldiaren buru izateaz gain, jardueran parte hartu du Kutxabank-BBK eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariekin batera. Guztiek, Petronorreko Talentu-kudeatzaileak bezala, Euskadiko ONCEko pertsona itsuekin izan dira eta beraien erakundeen webgunetan nabigatu dute, kriskitin-lasterketen helburua bizirik mantenduz, hau da, bizi garen gizartea ingurune irisgarri eta inklusiboak lortzearen garrantziaz sentsibilizatzea, on line ere bai.

“Gizarte bateratzaile baten aldeko” on line Kriskitin Lasterketak Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du, Petronorren, Bilboko Udalaren, Kutxabank-BBKren eta Deustuko Unibertsitatearen lankidetzaz gain.