« Itzuli albistegira

Petronor-Repsol, matematikak eta industria lotzen dituen lehen ‘hub’a

2021-06-01

Petronor-Repsol taldea, Estatu espainiarrean matematikak eta industria lotzen dituen lehen ‘hub’ da eta, aldi berean, europarreko kide ofiziala.

Petronor eta Repsolek bat egiten dute Ingurune Digitaleko Modelizazio, Simulazio eta Optimizazio Teknologietako Espainiar Plataformarekin, matematiken arloan Estatuko eta Europako lehen ‘hub’a, Matematika-Industria Sare Espainiarrak (math-in) sortutakoa eta disziplina hau eta industria eskutik hartzeko arragoa izan daitekeena.

“Teknologia matematiko guztiak algoritmoetara itzultzen dira eta hauek, ordenagailuan sartzean, kontrol-tresnek, sentsoreek adibidez, biltzen duten informazioa balia dezakete enpresak ezarrita dituen sistemetan erraz integratu daitezkeen emaitza digitalizatu egokiak lortzeko”, dio Plataformako presidente aukeratutako Peregrina Quintelak. Hala, zientziaren disziplina hau eguneroko aurrerakuntza askotako oinarri isila da. Denen atzetik daude modelizazioa, inteligentzia artifizialeko algoritmoak, machine eta deep learning, besteak beste, zeintzuek prozesu batean jauzi kualitatiboa lortzeko gero eta digitalagoa den mundu batean sortutako datuak elikatzen dituzten.

Nodoa, hogeita hamar bat entitateri esker –Petronor-Repsol eta BBVA AI Factory bezalako enpresak, eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) moduko goi mailako ikerkuntza zentroak-, osasunarekin, aldaketa demografikoarekin, isuriak gutxitzearekin eta trantsizio energetikoarekin lotutako desafioak konponduko dituzten lankidetzen haztegia izango da. “Eurak Plataformako eta lantaldeetako kide aktibo dira, eta estrategiak zehazten dituzte aurrean dituzten desafioei heltzeko, modu honetan industriaren benetako beharrizanei oso begira jarrita. Ze gauza bat da arlo akademikotik zeintzuk diren imajinatzea eta beste bat enpresak eurak izatea horiek zehazten parte hartzen ari direnak”, zehazten du ikerlariak, math-in-eko presidente ere badenak.

Bestalde, Plataforma ‘leihatila bakar’ modura ariko da edozein enpresak, bereziki txiki eta ertainek, prozesuen optimizazioa, digitalizazioa eta konektibitatea… bezalako arazoak konpontzeko ezagutza guztia bertan izan dezan.