« Itzuli albistegira

Somorrostro-Petronor taldearen GPZ-CAR ibilgailu elektrikoa, Bilbon garaile

2021-03-16

Somorrostro HZko ikasle-taldeak diseinatutako ibilgailu elektrikoak garaipena lortu Bilbon jokatutako Greenpower Iberia-Bridgestone lasterketan.

Somorrostro HZko “GPZ EVO” ikasle-taldeak diseinatutako Somorrostro-Petronor taldearen “GPZ CAR” ibilgailu elektrikoak 16 urtetik gorako gazteentzako F24 kategoriako garaipena lortu zuen joan den igandean, martxoak 14, Bilbon jokatutako Greenpower Iberia-Bridgestone ibilgailu elektrikoen lehiaketako lasterketan.

Gainera, Somorrostro-Petronor taldeak “ondoen aurkeztutako” taldearen saria irabazi zuen eta, maila absolutuan lortutako garaipenari esker, Euskadiko eko-rallya antolatzen duen Bizkaiko Errege Federazio Motoziklistak saritzat eman dio 2021ean jokatuko den lasterketa horren hurrengo edizioan lehiatzeko aukera (ibilgailuaren lagapena eta tasak barne).

Lasterketa San Mameseko zelaigunean jokatu zen eta Greenpower Iberia-Bridgestone ibilgailu elektrikoen lehiaketari dagokion lehenengo proba izan zen, COVIDek eragindako geldialdiaren ondoren. Energia-eraginkortasuna abiaduraren gainetik lehenesten duen lasterketa honetan, zazpi ikastetxetako hamaika ibilgailuk parte hartu zuten guztira. Oraingoan, Bridgestonek babestutako probak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza eta babesa izan zuen.