« Itzuli albistegira

Edinorrek eta Derioko Seminarioa eraikinak proiektua sustatuko, Energia Komunitateen arloan

2021-03-10

Energia berriztagarriko instalazioetan sortutako elektrizitatea zenbait erabiltzaileren artean partekatuko.

Edinor, Petronorren filiala, eta Seminarioa Eraikina kudeatzen duen AIS sozietatea azken ukituak ematen ari zaizkio, araudi berriari jarraiki, energia berriztagarriko instalazio batean sortutako elektrizitatea (fotovoltaikoa, kasu honetan) zenbait erabiltzaileren artean partekatzeko aukera emango duten lehen Energia Komunitateetako baten sorrerari.

Proiektuaren lehen fasea osatuta geratu da, Bizkaiko Derio herrian kokatuta dagoen Seminarioa Eraikinaren (enpresa eta aisia erabileretarako 50.000 metro koadro inguruko gunea) estalkian elektrizitatea sortzeko instalazio fotovoltaikoa ezarri ondoren, eta sustatzaileek Seminarioko Eguzki Komunitate honetako kide bihurtzeko aukera eskaini diete maizterrei.

Eraikinean bertan ekoitzitako energia berriztagarriaren autokontsumoaz baliatzeko aukera da abantaila nagusietako bat. Era berean, eguzki-energiaren ekoizteaz gain, elektrizitatearen horniketa, bermatutako jatorri iraunkorreko energiarekin osatuko duen merkaturatzaile bat hautatuko da. Horrekin batera, instalazioen diseinuak eta energiaren erosketa mankomunatuak ahalik eta aurrezkirik handiena ziurtatuko die Komunitateko kideei energiaren fakturan. Kideek ez dute inongo inbertsiorik egin behar, ezta geratzeko konpromisorik hartu behar ere, Energia Komunitatearen onurak lortzeko. Edinor inbertsioaz, tramitazioaz, energia-kudeaketaz eta instalazioen mantentze-lanez arduratuko da.

Proiektu hau, Petronorrek eta Bilboko Gotzaitegiak, energia garbien sortzaile nahiz kontsumitzaileak diren aldetik, esparru honetako ikerketa eta inplementazio programak aberasteko, eta elkarren arteko harremanak areagotu eta zabaltzeko sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren harira gauzatu da.