« Itzuli albistegira

Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko foru diputatuak Petronor bisitatu du

2021-02-15

Hidrogenoaz eta ekonomia zirkularraz findegiak dituen eraldaketa-proiektuei buruzko lan bilera, Petronorren, Bizkaiko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko foru diputatuarekin.

Miguel Ángel Gómez Viar Bizkaiko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko foru diputatuak eta Vidal Martinez Bartolomé Garraio zuzendariak Petronor bisitatu dute gaur goizean. Haiekin izan dira Jose Ignacio Zudaire Petronorreko Erakunde Harremanetako zuzendaria, eta Petronor Innovacioneko Manu Nuñez, Elias Unzueta eta Arturo Fernandez.

Hidrogenoaren eta ekonomia zirkularraren inguruan findegiak gaur egun dituen eraldaketa-proiektuei buruzko lan bilera izan dute, baita Petronorrek Abantoko Parke Teknologikoan hidrogenoa oinarri hartuta proposatzen duen mugikortasun-konponbidean sakontzeko ere.

Bileraren ostean, Findegiko instalazioak bisitatu dituzte eta 1. Kontrol-gela berria ikusi dute. Ondoren, Abantoko Parke Teknologikora joan dira, Joseba Urbieta Bizkaiko Parke Teknologikoaren kudeatzailearekin eta Ángel Acha Parke Teknologikoen Ezarpen, Teknika eta Merkaturatzeko zuzendariarekin batera, Petronorren hidrogenoaren mugikortasunerako planta logistikoaren proposamena in situ ezagutzeko.