« Itzuli albistegira

Startup-ak azeleratzeko 10. deialdia iragarri da

2021-02-03

Repsol Fundazioak “Ekintzaileen Funtsa” azelerazio-programaren 10. deialdia ireki du, Parte hartu nahi duten ekintzaileek 2021eko martxoaren 3ra arte izango dute proiektuak aurkezteko,

Programa hau da, zehatz mehatz, karbono isuri baxuekin, ekonomia zirkularrarekin eta energia-industriarako digitalizazioarekin lotutako irtenbide berritzaileak lantzen dituzten startup teknologikoak laguntzeko.

Deialdi hau merkaturatu aurreko edo merkataritza fase goiztiarrean dauden startup-ei zuzenduta dago, betiere sortzaileek enpresaren kontrola badute. Startup-ek edozein herrialdetan izan dezakete egoitza soziala, eta ez da beharrezkoa izango egoitza herrialde jakin batera aldatzea. Repsol Taldeko eta Repsol Fundazioko langileek parte hartu dezakete deialdi honetan, baldin eta sustatzen dituzten Startup-ek ez badute zuzeneko loturarik Taldean betetzen dituzten edo izan dituzten eginkizunekin.

Aukeratutako proiektuek 120.000 eurorainoko diru-laguntza jasoko dute urtebetez, startup-aren kapitalean eta jabetza intelektualean parte hartu gabe. Gainera, ekintzaileek Repsoleko diziplina anitzeko aholkulari talde batera jo eta proba pilotuak konpainia multienergetikoan egin ahal izango dituzte.

Azelerazio-prozesuak urtebeteko iraupena du, eta gehienez, beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da.