Liburuak, enkarguz
Amatiño Consulting-ek denetariko enpresa-liburuak idazten, ekoizten eta argitaratzen ditu, nola korporazioaz eta antolamenduaz, hala historiaz, sustapenaz eta gizarte-erantzukizunaz.
San Martín de Muñatones, el Castillo, el Palacio, la Ermita
Javier de Ybarra Bergé idazleak hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean burutu zuen bildumaren berrargitaraldia.
Petronorren argitalpena, Fidel Presaren testuak, Visual Naturaren argazkiak eta Triángulo Publicidad y Marketing agentziaren ekoizpen eta diseinua. 70 orrialde, 24 X 22 zm-ko formatua. Bilbo, 2012. Sarean PDFa ikusgai.
Marcelo Gangoiti y Urrutia (1912-1996)
Marcelo Gangoiti abade mungiarraren biografia. Muskizko eskualdearen hezkuntza eta industria garatu zituen eta Somorrostro Irakas-gunea sortu.
Petronorren argitalpena, Fidel Presaren idazlana, eta Triángulo Publicidad y Marketing agentziaren ekoizpen eta diseinua. 230 orrialde, 24 X 22 zm-ko formatua. Gasteiz-Vitoria, 2012. Sarean salgai.
EGA Master kasuaren metodoa
EGA Master aintzindaria da, mundu-mailan, industriarako esku-lanabesen merkatuaren baitan, eta saiakera honek haren arrakastaren arrazoiak biltzen ditu. Berrehun patenteren garapenaz eta %7ko inbertsioaz I+G+b arloan, %90 esportatzen du 150 herrialdetara eta %40 merkatu suspertuberrietara.
Deustoko Unibertsitatearen argitalpena, Luis Aranberriren idazlana eta Pedro Luis Uriarteren hitzaurrea. 126 orrialde, 12 X 22 zm-ko formatua. Bilbo, 2013.
Hamabi hizkuntzatan argitaratua: alemanieraz, arabieraz, errusieraz, espainieraz, euskaraz, frantsesez, hebraieraz, ingelesez, italieraz, japonieraz, portugaleraz eta txineraz. Informazio gehiago:
Athletic geuria!
Athletic-en istorioak, Muskizko aittittak Nerea bilobari kontatuak, Iribar, Rojo, Guerrero eta Etxeberria jokalari ohiak gomutagarri. Ekintza gertatzen da 2008-2009 denboraldian zehar.
Petronorren argitalpena, Antton Irustaren ipuina, Enrique Morenteren marrazkiak eta Triángulo Publicidad agentziaren maketazioa eta diseinua. 66 orrialde, 23 X 29,50 zm-ko formatua. Bilbo, 2011. Sarean eros daiteke.
Athletic, gogoaren indarra
Nerea Athletic zale sutsuaren bigarren istorioa, non lehoien hainbat zertzelada eta ipi-apa kontatzen dizkigun, 2009-2010 eta 2010-2011 denboraldietan zehar, kopa-finala tarteko.
Petronorren argitalpena, Antton Irustaren ipuina, Enrique Morenteren marrazkiak eta Triángulo Publicidad agentziaren maketazioa eta diseinua. 66 orrialde, 23 X 29,50 zm-ko formatua. Bilbo, 2011. Sarean eros daiteke.
La pelota según Miguel Gallastegui
Esku-pilota profesionalaren iraultza XX. mendean zehar, Miguel Gallastegi buruz buruko txapeldunaren biografiaren ildotik eta haren irizpideen arabera.
Eibarko Udalaren argitalpena, Luis Aranberriren idazlana eta Ego Ibarraren argazki-bilduma. 250 orrialde, 19,50 X 26,00 zm-ko formatua. Eibar, 2013. Osorik PDF formatuan sarean.