Petronor, Bilboko Portuaren industria eta energia-traktore
24-03-2023
“Inguruaren eta, batik bat, Bilboko Portuaren industria- eta energia-traktore gisa” Petronorrek duen eginkizuna nabarmendu du Aitor Arzuagak, World Maritime Week delakoaren baitan.
Aste honetan BECen egin den World Maritime Week-en esparruan, FuturePort eta Sinaval elkarteek itsas garraioaren eta portu-inguruneen iraunkortasunari eta deskarbonizazioari buruzko jardunaldi bat antolatu dute, eta Bilboko Portuak Petronor gonbidatu du hitzaldi bat ematera eta ‘Deskarbonizazioa Portuen Ikuspegitik’ lelopeko mahai-inguru batean parte hartzera.
Esparru horretan, Aitor Arzuagak, Alba-Petronorreko zuzendari nagusiak, Petronorren aurkezpena egin du, eta “inguruaren eta, batez ere, Portuaren industria- eta energia-traktore gisa duen posizionamendua” azaldu du. Horrez gain, “itsas sektoreko deskarbonizazioari buruzko” ikuspegi orokorra eman du, “ikuspegi teknologikotik pragmatikoa eta agnostikoa izan behar duena: ahalik eta kostu eta inpaktu txikienarekin deskarbonizatzeko helburuak lortzera bideratua”.
Horrela, Portuan e-fueletako eta pirolisiko (biobunkerra) instalazio pilotuen hurrengo proiektuak aurkeztu ditu. E-diesela eta biobunkerra ekoizteko balioko dute, eta dauden itsasontzien flotak deskarbonizatzeko probak egiten hastea ahalbidetuko dute. Era berean, Petronorrek teknologia eta eskema industriala baliozkotzea ahalbidetuko dute, etorkizunean ekoizpena eskalatzeko.