« Volver a la noticias

San Fidel Ikastolak Gernika-Lumoko lehen eguzki-energia komunitatea hartuko du

10-11-2021

Gernika-Lumok eguzki-energia komunitatea izango du San Fidel Ikastolari esker, eta inguruko 150 etxebizitza eta saltoki hornituko dira.

Hezkuntza zentroak 200 eguzki-plaka jarriko ditu bere estalkian, erabiltzaileei energia iraunkor, solidario, ekonomiko eta 0 km-koa sortzea, kontsumitzea eta partekatzea ahalbidetuko dizkietenak. TEK San Fidel deitutakoak inguruko 150 etxebizitza eta saltoki hornituko ditu energia berriztagarriz, eta, gainera, hileroko faktura merkatzea ahalbidetuko die.

TEK San Fidel-ek lorpen bikoitza gauzatzen du: batetik, Gernika-Lumoko lehen eguzki-energia komunitatea izango da eta, bestetik, San Fidel Ikastola tokiko energia komunitatea osatzen duen lehen Ikastola bihurtuko du. Beraz, ikastetxe honek bultzatzen du ekimena, tokiko deskarbonizaziorako jarduerak biltzen dituen Edinor Alba Petronorren eskumendekoaren laguntzaz, trantsizio energetikoko bere egitasmoen artean udal mailan Tokiko Energia Komunitateak (TEK) sustatu eta garatzea duenarenaz.

Egitasmoa Urko Duarte San Fidel Ikastolako zuzendariak, Goizane Laiseka Ikastolako Zuzendaritza Batzordeko kideak, eta Juan Diego Edinor Alba-ko kontseilari delegatuak aurkeztu dute gaur.

Laurogeita hamar mila euro inguruko inbertsioaz, ikastetxean egingo den instalazioak 600 m2 izango ditu, eta 200 plaka fotovoltaiko. Instalazio honek, eguzki-energiako 90 kW-koak, bere inguruan 500 metrora dauden 150 etxebizitza energia berdez hornituko ditu autokontsumo erregimenean.

Gainera, TEK San Fidel-ek urtero 885 tona CO2 isurtzea eragotziko du, 25 urtez CO2 xurgatzen duten 3.500 zuhaitz landatzearen pare.