« Volver a la noticias

Edinor-ek tokian tokiko komunitate energetikoen eredu berria abiatu du: TEK-ak

30-03-2021

Edinor-Petronor taldeak TEK eredua garatu du, herritarrek energia iraunkorra sortzen laguntzerik izan dezaten, herriko eraikinetako estalkiak baliatuz.

Edinor, sistema energetikoan energia berriztagarrien integrazioa sustatzen duen Petronorren eskumendekoak, TEK (Tokiko Energia Komunitateak) deritzan eredua garatu du, euren udalerrian bertan herritarrek energia iraunkorra sortzen lagun dezaten ahalbidetzen duena, herriko eraikinetako estalkiak baliatuz, faktura elektrikoan beti atxikitzen diren bidesariaren kostuak eta karguak aurrezteko moduko autokontsumo partekatuko erregimenean.

Modu honetan, herritarren parte-hartzearen bitartez, energia berriztagarria sortzen da udalerrian bertan, eragin urbanistikorik gabe, plakak eraikinetako teilatuetan jartzen direlako. TEK-ak auzokideek osatzen dituzte eta, behar izanez gero, instalazio fotovoltaikoaren ekoizpena aprobetxatzen duten denda txikiek. Guztiek, %100 berriztagarria den energia kontsumoa egiten dute. Eredua eskuragarritasunaren baldintzapean diseinatuta dago, herritarrek eta denda txikiek ekarpen ekonomiko lorgarri batekin TEK-ean parte har dezaten, inbertsio betebeharrik eta sarrerako muga ekonomikorik gabe.

Lehen udalerriko TEK atzo, astelehena, abiatu zen Zumarragan, eta bertan prozesu bati ekin zaio auzokideek eta denda txikiek TEK Zumarragarekin bat egin dezaten (http://www.tekzumarraga.eus/). Udalaren lidergoarekin eta Edinor-en laguntzarekin bost udal eraikin identifikatu dira, energia fotovoltaikoko 160kW-eko instalazioa egiteko eta bertan 250etik gora etxebizitza eta denda txiki hartzeko.

TEK honi beste udalerri batzuetakoak gehituko zaizkio laster, tamaina handiagoko zein nekazal eremuko udalerri txikiak eskalatzeko moduko ereduan. Eredu hau herritarrek eta herritarrentzat sortutakoa da, energia kontsumitzaile gisa ahaldundu daitezen sustatzen duena, trantsizio energetikoaren protagonista gisa, helburu bera partekatuta hiri kontsumo energetiko inklusibo eta iraunkorragoari lagun diezaioten.