« Itzuli albistegira

Petronorrek eta Tecnikerrek bultzatu hidrogenoaren erabilera eta kontsumoa

2021-11-05

“Hidrogenoaren erabilera eta kontsumoa” atera da irabazle, Eibarko IV. Climathon-aren baitan, Petronorren eta Tecnikerren sustapenez.

Erronka aurkezteko momentua. Petronorrek eta Tecnikerrek, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolarekin batera (Eibarko atala), bultzatutako eta Mikel Mendibe eta Endika Aguirre ikasleek burututako “Ideien garapena eta hidrogenoaren erabilera eta kontsumorako bideragarritasun posiblea” erronkak irabazi du Eibarko IV. Climathon-a.

Mikel Mendibe eta Endika Aguirre ikasleek, Petronor Innovación-eko Miguel Palacioren proposamenez, garatutako, hidrogenoaren erabilera eta kontsumoarekin lotutako erronka honek lehenengo sariaren 1200 euroak irabazi ditu Eibarko Climathon-aren azken edizioan. Sorpresa gisa eta aurkezpena laguntzeko, ikasleek hidrogeno pila ekarri zuten, eta hori, zalantzarik gabe, asko gustatu zitzaion epaimahaiari.

Aurkeztutako zortzi proiektuen artean, beste bi erronka finalistak hauek izan dira: “Gipuzkoako lurraldean minieolikoa ikertu eta bultzatzeari buruzko EOLAB” eta “Arabako udalerri batean energia-komunitatearen diseinu eta garapena”.

Climathon Eibar Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko eta Mondragon Team Academy-ko gazteen eta ikasleen arteko lankidetzarako deia da, tokiko eta eskualdeko eragile publiko eta pribatuekin, klima-aldaketaren aurka borrokatzera bideratutako erronkei irtenbideak bilatzeko.