« Itzuli albistegira

Zudaire: “Etorkizunera begiratu behar dugu eta gauza berriak egiten jarraitu”

2021-10-22

Petronorren Antolakuntza zuzendariak Radio Euskadin ezarri du une zailetatik ikasi behar dela, “kostuak murrizten eta marjina estuagoekin bizitzen”

José Ignacio Zudairek adierazi duenez “2019an bezala egon ez arren, mugikortasunak gora egin du, susperraldia izan da, eta dagoeneko instalazio guztiak martxan ditugu, eta orain etorkizunera begiratu behar dugu eta gauza berriak egiten jarraitu”.

Horrez gainera, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen koordinatzaile gisa, honela kalifikatu du proiektua: “Heldua, 80 enpresak partekatua, orain Europan jokatzen ari dena, Champions-en, eta Petronor-Repsol taldeak 2050ean emisioetan neutroa izateko hartutako konpromisotik sortutakoa”. Next Generation funts europarrak Korridorearen proiektuen “azeleragailu” bezala definitu ditu, eta horien artean, hidrogeno berriztagarria sortzeko erabiliko den elektrolizatzaile planta nabarmendu du, “erregai hori aurrera doa, elektrizitatearekin deskarbonizatu ezin diren enpresak daudelako”.

Enpleguari dagokionez, “gainbeheran doan sektorea” dutela ziurtatu du, “ez dugu jada erregai fosilik nahi, eta, beraz, alderdi hori murrizten joango gara eta beste proiektu batzuk sortuko ditugu dauzkagun lanpostuei eusteko”, gaineratuz. Elkarrizketa osoa, hemen.