« Itzuli albistegira

Repsolek eta bost enpresak sortu, adimen artifizialaren lehen partzuergoa

2021-06-15

Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica eta Microsoft enpresek IndesIA sortu dute, adimen artifizialaz Estatuko lehen industria-partzuergoa.

Bost enpresek sortu dute industria sektoreko datu ekonomiaren eta adimen artifizialaren arloko Estatuko lehen partzuergoa, europar bokazioaz eta beste hainbat enpresa eta sektore integratzeko asmoaz.

IndesIA deritzon proiektu trakziogilearen helburua da Espainia erreferentetzat posizionatzea industriako datuen eta adimen artifizialaren erabileran, eta herrialdean hazkunde ekonomikoa eragingo duen ekonomia berri baten garapena bultzatzea.

Partzuergo berriak esparru honetako erreferentziazko erakundeen babesa eta esperientzia ditu, Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) tarteko, eta enplegagarritasuna dinamizatzeko ere lan egingo du STEM diziplinetan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, ingelesezko siglen arabera) dagoen prestakuntza arloko etena murriztuz, kualifikazio handiko lanpostu berriak sortuz eta Espainian talentu teknologikoaren erakarpena eta atzipena erraztuz.

Partzuergoarekin bat egiteko bidean dauden 100dik gora enpresa txiki eta ertainentzat, teknologia hau balio-kate osoan integratzeak digitalizazio-prozesuak azkartu eta produktibitatea eta iraunkortasuna hobetzeko aukera ekarriko die, bereziki kontuan harturik industria sektorearen lehiakortasun handia.

Dagoeneko adimen artifizialean eta datuen analitikan oinarritutako 60 kasu baino gehiago identifikatu dira, eta balio-kateei trakzioa eragiten lagunduko dute bost industria arlo nagusitan eta hauei dagozkien enpresa-sareetan: energia, automobilgintza, ontzigintza, telekomunikazioak eta ingeniaritza. Horri esker, industria arloko ia edozein prozesu hobetu ahal izango da, datuen eta adimen artifizialaren erabileratik abiatuta.