« Itzuli albistegira

Petronor, garapen teknologikoaren alde

2020-12-22

Petronor, eraldaketa eta berrikuntzaren aldeko apustuari jarraiki, garapen teknologikoaren arloko hiru proiektutan dihardu, Alegia, eMovLab, AIGeCo eta LOWCO2 I+G, beste hainbat enpresarekin batera.

eMovLab delakoa izaera estrategikoa duen garapen teknologikoko proiektua da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 9 enpresa eta 5 erakunderen arteko lankidetzatik sortua. Honen helburua teknologia berritzailea eta negozio berriak kontzeptualizatu eta garatzea da, 3 urteko iraupenarekin, euskal industriak mugikortasun eta energia iraunkorraren sektorearen etorkizuneko agertoki berrietara igarotzeko aukera izan dezan.

AIGeCo II izenekoa ere teknologia garatzea xede duen proiektu lehiakorra da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 3 enpresa eta 2 erakunde partaide dituena. eMovLab proiektuaren antzera, helburua teknologia berritzailea eta negozio berriak kontzeptualizatu eta garatzea da, euskal industriak etorkizuneko agertoki berrietara igarotzeko aukera izan dezan, baina kasu honetan, sektore elektrikoari dagokio eta iraupena urtebetekoa da.

LOWCO2 I+G deritzon proiektua, Petronorrek berrikuntza iraunkorraren (eko-berrikuntza) aldeko beste 10 erakunderekin batera lehiakortasuna hobetzeko abiarazitako apustua da, industriako CO2 atzitu eta balioztatzeko teknologia berritzaile eta lehiakorrak ikertu eta garatzea helburu duena.

Horren harira nabarmendu behar da Petronor lideratzen ari dela CO2tik abiatuta metanola ekoizteko ildoa, eta horretarako, errendimendu handiko sistema katalitikoak dituzten erreaktore miliegituratuak erabiltzen dituela, EHUren eta Tecnaliaren lankidetzaz.