« Itzuli albistegira

Sorkuntza banatuak errealitate izateari ekin dio

2020-11-18

Bilboko Ganbararen Ingurumen eta Iraunkortasun buruak: “kontsumitzaileak bezero aktiboa izan behar du. Ez du soilik ordainduko. Baita sortu, kudeatu eta partekatu ere”.

“Trantsizio energetikoak eredu energetiko deszentralizatuagoa dakar, digitalizatua, kontsumitzaileari ahalmen handiagoa ematen diona”, esan du gaur José Ignacio Zudairek, Bilboko Ganbarako Ingurumen eta Iraunkortasuneko Batzordeko presidenteak. “Kontsumitzailearentzako aukerak Trantsizio Energetikoko agertoki berrian” jardunaldiko eztabaidaren sarreran egin ditu adierazpenok, Ganbaran bertan zenbait proposamen publiko zein pribatu bildu dituen horretan.

José Ignacio Zudairek gogora ekarri du “aldaketa normatiboek eta erregulaziokoek, dagokien garapen teknologikoaren batera, kontsumitzaileei autokontsumorako aukera berriak ematen” dizkietela, “euren energia sortu eta kudeatzeko gaitasun handiagoa izateko”. Zudairek azpimarratu du helburua “deskarbonizazio prozesuan aurrera egitea” dela eta, aldi berean, “euren faktura energetikoa jaistea”.

Beste batzuren artean, topaketak aukera eman dio Iñigo Cobelo EDINOReko (Petronorren filiala) negozio-garapeneko zuzendariari plan berriak aurkezteko trantsizio energetikoaren eskema berrian eta “autokontsumo partekatuari” begira zortzen diren aukerei buruz.

Oso labur, planak energia sortzea aurreikusten du teilatuetan edo eraikin urbanoetako estalkietan jarritako ekipamenduetan, Edinorrek egindako inbertsioei esker eta 500 metro inguruko auzo-eremuan partekatu nahi duten kontsumitzaile guztiei begira.

Adibide gisa, Iñigo Cobelok daborduko errealitate diren bi egitasmo garrantzitsu aipatu ditu: bata Athletic Clubarekin lankidetza-akordioa sinatu izana, San Mamesen instalazioak jartzeko, eta bestea Bilboko Gotzaitegiarekin egindakoa, Derioko seminarioaren eraikina ardatz hartuta energia elektrikoa zabaltzekoa.