« Itzuli albistegira

Petronor, enpresa iraunkortzat saritua Iberquimia kongresuan

2020-10-28

Petronorrek “enpresa iraunkorra” deritzon saria jaso du, gaur, Bilbao Exhibition Centerren, bertan eratu den Iberquimia industria-berrikuntzarako kongresuaren baitan.

Iñaki Sendinek, Petronorren Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate gerenteak, Iberquimia saria jaso du, Euskadin lehen aldiz egin den kimika-sektorearen topaketa honetan. Sendinek eskerrak eman nahi izan ditu “gonbidapenagatik eta ekitaldi hau egungo egoeran garatzeagatik”. Gainera, esker onez jaso du saria “gero eta lan nabarmenagoa den, Petronorren etengabeko eraldaketa, aintzatesteagatik”.

Jardunaldiaren helburua izan da bederatzi enpresaren garapen eta proposamenak Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalengana hurbiltzea. Beren eskaintzak aurkeztu eta eztabaidatu dituzte hiru mahai-ingurutan, energia-eraginkortasunari, 4.0 industriari zein mantenuari, eta ingurumenari buruzkoak.

Zehazki, Rafael Gonzalez Petronorren Process Control & Optimization Manager-ak moderatu du 4.0 industriako zein mantenuko mahai-ingurua.