« Itzuli albistegira

Repsol eta Ibilen UFC proiektua, enerTIC sarien lehen faseko finalista

2020-10-01

Ugaldebietako UFC (Ultra Fast Charge) proiektua da enerTIC sarien smart vehicle kategoriako lehen fasean hautatutako hiru finalistetako bat.

Orain, bigarren fasean, jendeak proiekturik gogokoenaren alde botoa emateko aukera izango du urriaren 6ra arte, enertic.org webgunearen bidez.

Proiektua Ugaldebietako zerbitzugunean abiarazi da, Abanto Zierbenan, eta denborari aurrea hartu dion ekimen berritzailea da, ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatu eta trantsizio energetikoan laguntzean xede duena.

Ugaldebietako hornitegia da ibilgailu elektrikoak 400 kWerainoko potentzietan kargatzeko terminalak dituen lehenengoa. Terminalek 5 eta 10 minututan kargatzeko aukera ematen dute, ohiko horniketa baten antzera.

Teknologia honi esker, tokiko sorkuntza banatu berriztagarriarekin integra daiteke energia-biltegiratzea, eragiketa-kostuak optimizatuz. % 100 Estatukoa den teknologia eta hornikuntza-katearen laguntzaz garatuko da, horri atxikitako aukera industrialari eusteko asmoz.