« Itzuli albistegira

Petronorrek, Lanbide Heziketarako 17 bekaren deia

2020-09-16

Petronorrek Lanbide Heziketarako beka programa berria abian jarri du, Lanbide Heziketako ikasketak Abanto-Zierbenako, Muskizko eta Zierbenako udalerrietako gazteen artean sustatzeko asmoz.

Hamazazpi beka eskainiko dira 2020-2021 ikasturtean. Hamazpiak, Erdi Mailako Heziketa Zikloetarako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetarako dira, espezialitate jakin batzuetan, eta bakoitza 800€-koa izango da.

Konpainiak ezgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko Konpainiak ezarritako politikaren arabera, beken %10 egoera horretan dauden ikasleentzat izango dira.

Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenek 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute, egindako ahalegina saritzeko, betiere 8,5eko batez besteko nota gainditzen badute.