« Itzuli albistegira

Petronorrek Gordin 2 geratu du, ez du ERTErik eskatzen eta formaziora bideratuko du lanorduen zati bat

2020-05-08

Bihar larunbatetik aurrera Petronorrek Gordin 2 unitatea geratzea erabaki du merkatuko baldintzek hobera jo arte.

Honek esan nahi du destilazioaren %60 mantentzen jarraitzen duela. Haatik, plantillaren lan okupazio ezaz gaindi, Petronorrek ez du momentuz ERTErik eskatuko, eta orduak pertsonalaren formazio balioaniztunari eskainiko dizkio.

Petroliotik deribatutako produktuen eskaeraren jaitsiera handiak, jarduera ekonomikoaren eta bereziki mugikortasunaren geldialdiaren ondorio, biltegiratzeen asetasunarekin batera, Gordin 2 lerroa (Visbreaking-a barne) geraraztera behartu du Petronor merkatuaren baldintzak hobetu arte.

Pandemiaren hasieratik, honek gehien kaltetu dituen sektoreetakoa fintzearena izan arren, Petronorren helburua gehienezko aktibitateari eustea izan da eta enpleguan eta/edo soldatetan eragin dezaketen neurriak saihestea.

Merkatuaren depresio egoerak jarraitzen duenez, Petronorrek azkenean bere destilazio unitate bietako bat geratzea erabaki du, eta formazio plan bati ekitea, etorkizun hurbilean pertsonal prestatuagoa eta arlo eta disziplina anitzagoetakoa izateko. Guztia lehiakortasun, produktibitate eta segurtasun handiagoaren eta ingurumenaren alde.

Egoera honi ahal den bitartean eutsiko zaio eta eskaeraren gorakadak baldintzatuta.