« Itzuli albistegira

Abanto, Muskiz eta Zierbenako adinekoek 5.000 maskara jasoko dituzte doan

2020-04-29

Petronorrek Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako nagusiei zuzendutako 5.000 maskara kirurgiko zabalduko ditu, udalekin lankidetzan.

‘Lagun iezaguzu zu zaintzen. Babestu’ lelopeko kanpaina hirugarren adineko pertsonei begirakoa da, eta baita Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileei zein horiek zuzenean artatzen dituzten zaintzaileei zuzendutakoa ere.

Petronorrek maskarak emate hau kokatuta dagoen udalerriekin duen konpromiso iraunkorraren baitakoa da eta birusaren aurrean bereziki zaurgarriak diren nagusien eta adierazitako kolektiboetako erabiltzaileen eta laguntzaileen autobabesa indartu gura du.