« Itzuli albistegira

Donostiako Zinemaldia Startup Challenge-aren deialdia

2020-04-18

Petronor tarteko babesle, Donostiako Zinemaldiak Startup Challenge deialdia zabalduko du, ikus-entzunezkoen egitasmo teknologikoez.

Ekimena Zinemaldia&Technology-ren baitakoa da, Zinemaldiaren apustu estrategikoa teknologiaren eta ikus-entzunezkoen industrian hausnarketarako erreferentzia bihurtzeko.

Lehiaketa ekintzaileei eta sortu berri diren startup-ei (2015eko abenduaren 31tik aurrera eratutakoak) begirakoa da, teknologia berriak atxikitzean oinarritu eta ikus-entzunezkoen eremura bideratutako egitasmo enpresarial europarrak proposatuz gero. Gainera, europar herrialderen batean behar dute legezko erresidentzia, eta egitasmo enpresariala Euskal Herrian abiarazteko asmoa ere.

Aukeratutako egitasmoak Zinemaldian zehar irailean egitekoa den jardunaldi batean aurkeztuko dira, eta honek klase magistrala eta I+G+Bko enpresen aurkezpena ere hartuko ditu.

Eusko Jaurlaritzak Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailaren bitartez sustatzen du Zinemaldia Startup Challenge, Donostiako Zinemaldiak, Petronorrek, Tecnaliak eta Tabakalerak antolatzen dutena, Vicomtech ikerketa aplikatuko zentruaren laguntzaz.