« Itzuli albistegira

Imazek industria bultzatzeko itun zabala lortzearen garantzia nabarmendu

2020-01-17

Repsolen kontseilari ordezkariak industria bultzatzeko itun beharra aldarrikatu du “Salba dezagun industria” jardunaldian, Gestamp eta Sidenorrekin batera.

Josu Jon Imazek garrantzitsutzat jo du hainbat ardatzen inguruan ekintza jakin batzuk abian jartzea, eta zerga arloari dagokionez gogoratu du “behar-beharrezkoa dela enplegua sortu eta teknologian, berrikuntzan nahiz prestakuntzan inbertitzen duten enpresei laguntzea”. Horren harira, argi utzi du “zergak ordaindu eta jasotakoa gizarteari itzultzearen aldekoa” dela, baina Sozietateen gaineko Zergaren kasuan adierazi du, “enpresetan eduki ekonomikoa sortzeko asmoz sortua” izan arren, “enpresa handien jardueran kargatzen dela nagusiki, lehiakortasunaren kaltetan”.

UGTk Gasteizen eratutako eztabaida-mahaian izandako agerraldian, industriak Espainian nahiz Europan izan duen beheraldia azpimarratu du, “bizi-kalitatearen eta gizarte zein soldata baldintza egokien eragile nagusia izanda ere. Horren susperraldia bultzatu behar dugu”.