« Itzuli albistegira

Ugaldebietako gasolindegia, penintsulako puntakoena

2019-12-13

Petronorren Ugaldebietakoa, iberiar penintsulako zerbitzurik puntakoenak dituen hornitegia da. A-8 autobidean kokatuta, Abanto-Zierbenan, dendan kutxatik igaro gabe erosteko Repsol Way&Go sistema gehitu berri du.

Petronor hornitegiak eskaintzen dituen aukera guztien artean, nabarmentzekoak dira urriaren 7an abiarazitako ibilgailu elektrikoentzako birkarga-gune berriak, Europa osoko potentzia handienekoak, eta elikagai osasungarrietan eta kalitateko zerbitzuetan espezializatutako Repsol On deritzon denda-kontzeptu berria ere atxikia du. Horrekin batera, AutoGas horniketa egiteko aukera ematen du, munduan gehien erabiltzen den erregai alternatiboaz hornitzeko.

Ugaldebietakoa auto eta kamioientzako aparkalekua duen hornitegi irisgarria da, butano eta propano ontziak erosteko, dutxatzeko nahiz dieselaren ingurumen-bereziagarriak hobetzen dituen AdBlue produktua erosteko aukera ere ematen duena.

Sistema aitzindaria da Espainiako txikizkako merkataritzan eta bezeroaren esperientzia hobetzea du helburu, erabiltzaileei mugikorrean denbora errealeko deskontuak eta sustapenak eskaintzeaz gain. Repsol Way&Go sistemaren hedapena Repsol une oro murgilduta dagoen eraldaketa eta moldaketa prozesuaren barruan gauzatu da, bezeroen mugikortasunean eta kontsumoan sortuz doazen behar aldakorrei erantzunez.