« Itzuli albistegira

Lopez Atxurra: "etorkizuna eraiki egiten da, ez predikatu"

2019-11-21

Petronorren presidenteak salatu du “erronka tekno-industrialaren inguruko estrategia nazionalik eza”, eta “Europako berpizkunde teknologiko eta industrialaren eragile izateko baldintzak” ezarriko dituen Estatu ituna aldarrikatu.

“Trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa eskutik doaz, eta horiek dakarten erronkak ez du mugarik, eta lehiakortasunaren bihotzean dago, XXI. mendeko munduko ekonomia berriaren lidergo teknologiko eta industrialaren alde”, adierazi du Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak 2019ko Foroan, “Mugikortasun berri baterako energia” izenburupean, Corell Fundazioak Madrilen antolatutakoa.

“Dieselaren inguruko polemikak sakoneko eztabaida lausotzen” ari dela ziurtatu du Petronorreko presidenteak. Haren ustez, “isurien murrizketan jarri behar da arreta, energiaren balio-katean eta mugikortasunean, hainbat formatan, dagoen karbono-aztarna errealean, beharrezko neutraltasun teknologikoan eta Europako industria sendotzeko konpromisoan”.

Mugikortasunari dagokionez, urbanizazio-prozesu azkar baten barruan, López Atxurrak azpimarratu du “hiri-sistemen plangintza eta kudeaketa modu iraunkorrean egiteko premia larria azaleratzen ari dela” eta, epe ertainera begira, “mundu analogikoaren arabera planifikatutako eta kudeatutako hiri eta azpiegitura sistemaren kontraesana” salatu du, erronka handia “mundu ezberdin eta digital batera egokitutako lurralde eta hiri politikak planifikatzea eta kudeatzea” dela adierazteaz gainera.

López Atxurrak kritikatu egin du “erronka tekno-industrialaren inguruko estrategia nazionalik eza”, eta “Europako berpizkunde teknologiko eta industrialaren eragile izateko baldintzak” ezarriko dituen Estatu ituna aldarrikatu du, “etorkizuna eraiki egiten da, ez predikatu”.

Petronorreko presidenteak trantsizio energetikoa hiru helburu estrategiko lortzeko aukeratzat jo du: 1. Eraldatzen ari den nazioarteko gizarte batean Europar Batasunak duen pisua berreskuratzea. 2. Erronka teknologikoa eta industriala Europako proiektuaren bihotzean kokatzea, eta Europaren gainbeheraren benetako arriskua saihestea beste geografia ekonomiko batzuen aldean. Eta 3, Europako Energia Batasun saihestezinari ekitea , hura gabe ez baita trantsizio energetikorik egongo.