« Itzuli albistegira

Petronorrek bizi-ziklo katalitikoak optimizatuko ditu

2019-11-19

Petronorrek Catalyzer aplikazioa abiarazi du, unitate Hidrodesulfuratzaileen (HDS) bizi-ziklo katalitikoak optimizatzeko tresna. Proiektua proba eta egonkortze fasean dago

Tresna honek unitate hidrodesulfuratzaileen (HDS) ziklo katalitikoen bizitzan inplikatutako parametroak ebaluatzen ditu, zikloaren optimizazio operatiboa egiten du oinarri ekonomiko batekin, eta aldatu daitezkeen aldagaiei buruzko gomendioak ematen ditu (unitateen kargak, eragiketaren zorroztasuna …).

Catalyzer-ek HDS unitate batzuen optimizazio bateratua ahalbidetzen du, konputazio gaitasun handia eskatzen duen arazo bat, ordenagailu pertsonal batean ebaztea 6 eta 8 ordu artean behar izan baitaiteke. Cloud inguruneen bidez konputatzeko gaitasun handiak demokratizatzeari esker, Catalyzer gai da minutu batean emaitza optimoa emateko.

Proiektua amaitu da dagoeneko, eta proba eta egonkortze fasean dago. Petronorreko Operazio, eta Programazio eta Optimizazio sailetan tresna erabiltzeko estrategia zehazteko erabiltzen hasi dira. Gainera, irailean Repsol Taldeko gainerako findegiei aurkeztu zitzaien eta orain Berrikuntza eta Digitalizazio Zuzendaritzari aurkeztuko zaio.