« Itzuli albistegira

Petronorrek arrakastaz bete du gertuko kontratazioa sustatzeko egitasmoa

2019-11-06

Petronorrek arrakastatsutzat jo du Inpek egitasmoaren balantza. Programa hau zen 2016an jarri zen indarrean, gertuko langileen kontratazioa sustatze aldera.

Inpek egitasmoa 2016an sortu zen, 2017ko Geldialdia baino lehen, findegiko lanei begira gertuko kontratazioa sustatze aldera. Inguruko pertsonen alde pizgarri izatea du xede eta Somorrostro Heziketa Zentroarekin lankidetzan burutzen da. Datu-base bat dauka Petronorren lan egin nahian dabiltzan guztiak bertan biltzeko, lehiakorragoak izateko horiei euren curriculumak osatu edo hobetzeko aukera eskainita. Inpek ezarri zenetik erabiltzaileen artean 206 laneratze lortu dira, izena eman dutenen %60,2arena hain zuzen.

Datu-base hau batez ere lan asko dagoenean aparteko pertsonala behar denerako erabiltzen dute enpresa kontratistek, gertuko kontratazioan laguntzeko. Petronorren diharduten kontraten artean, 54 izan dira inoiz Inpek zerbitzua baliatu dutenak. Mailaka gehien eskatu diren lanpostuak 1. eta 2. ofizialenak (%60) eta laguntzaileenak (%31) izan dira, batik bat entitate publikoek (%79) erabili duten zerbitzuan. Eskatzaileen profilari dagokionez, %49k oinarrizko hezkuntza osatua zuten; %33k, gradu ertain edo goiko heziketa zikloak; %9k, batxilergoa; eta beste horrenbeste unibertsitateko tituludunak ziren.