« Itzuli albistegira

Energia-trantsizioak energia-pòlitika aproposa eskatzen du

2019-10-30

“Europaren etorkizuna europarren batasunetik igarotzen da proiektu energetiko komun baten inguruan, eta proiektu energetiko horrek zientzian eta teknologian politika bateratua eskatzen du”

Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak adierazpen hauek egin zituen Bidasoako “Euroeskualdearen Elkarrizketak, Euskadi-Navarra.-Akitania Berria” delako II. Forumaren barruan, non berrikuntza eta trantsizio energetikoari buruzko eztabaida landu zen.

Lopez Atxurrak gogorarazi zuenez, “egin daitezkeen proposamenek, oso erasokorrak diruditen arren, ez dute balioko, baldin eta industria-, zerga-, energia- eta teknologia-politikarekin batera ez badoaz, ez eta mugikortasunaren eta hiri-legediaren arloan ere”.

Bidasoa Forumaren bigarren edizioa José María Bergareche El Diario Vascoko presidenteak inauguratu zuen: “Euroeskualdea, 8,7 milioi biztanlerekin, 177 milioi ikaslerekin, 500.000 enpresekin eta hamaika unibertsitaterekin, bizi-kalitaterik handiena duen Europako Batasuneko eskualdeetako bat da, baina ez dago erronketatik salbuetsita”.

Petronorrek parte hartu zuen “enpresa energetiko gisa, ekonomia zirkularraren, mugikortasun elektrikoaren eta energia banatuaren eragile garrantzitsu gisa, eta C02a murrizteko eragile eraginkor gisa”.