« Itzuli albistegira

Asteburu honetan eratuko da I. Bilbao Petronor Eko Rallya

2019-10-10

Eko Rallya urriaren 11n, 12an eta 13an eratuko da. Proba Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta IBILen, DS Automobilesen eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzaz.

Proba hasi aurretik, parte-hartzearen munduko errekorra haustu da 47 ibilgailuekin, iaz Montecarlon jokatu zen eko rallyko 41 ibilgailuen marka hobetuz.

Birkarga ultra-azkarreko instalazioak erabili eta etaparik luzeena egun bakarrekoa duen mundu osoko lehenengo rallya izango da, ibilgailuen egungo autonomia-maila jendaurrean frogatzeko asmoz.

Ibilgailuek 640 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute abiadura-erregulartasunaren eta kontsumo baxuen araberako puntuazioa lortzeko.

Hiru etapek Bilboko Areatza plaza izango dute abiapuntu eta helmuga, eta bertan antolatuko diren jardueren artean, nabarmentzekoak dira egungo munduko txapela irabazi duen E Formulako ibilgailua ikusteko aukera, umeentzako karting elektrikoa edo scalextric zirkuitu profesionala, besteak beste.