« Itzuli albistegira

Naukasen ekitaldiak sekulako arrakasta lortu, Bilbon

2019-09-26

Arrakasta nabarmenaz eratu da Naukas Bilabaoren bederatzigarren edizioa. Ia 20.000 pertsonak jarraitu dute ekitaldi nagusia, 8.100 lagunek zuzenean eta beste hamar milaren batek streaming bidez.

Mailarik goreneko ehundik gora zientzialari eta dibulgatzaileren eskutik, hamarna minutuko hitzaldiak, antzezlanak, musika ikuskizunak eta umeei zuzendutako jarduerak bildu ditu. Besteak beste, Estatuko zientzia-zabalkunderik handiena.

“Aurtengo edizioko edukien aniztasuna orain arteko handiena izan da, eta hizlariek alderdi zientifikoekin uztartu dituzte giza-kulturaren beste adar batzuei dagozkien osagaiak; hala nola, mitologia, artea, musika eta literatura. Jendearen parte-hartzea ikusgarri izan da. adierazi du Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendari Juan Ignacio Pérez Iglesiasek.