« Itzuli albistegira

Lopez Atxurra, Petronorren presidente exekutibotzat izendatua

2016-05-05

Petronorren Administrazio Kontseiluak konpainiako presidente exekutibo izendatu du Emiliano Lopez Atxurra. Gaur egun arte, Administrazio Kontseiluko presidente kargua zuen eta 2005 urtetik da kontseiluko partaide.

Otsailean onetsi zen Petronor Plan Estrategikoa 2020 garatzeko ardura eman zaio Emiliano López Atxurrari eta gaur egungo kontseilari delegatua den Andreu Puñet laguntzarekin egingo du.

Helburua da abian dagoen trantsizio energetikoak dakartzan erronkei aurre egitea eta 2020ko zerumugan konpainia-ikuspegi berri bat lortzea. Zehazki, hauxe da erdietsi nahi dena: Petronor "enpresa energetiko segurua eta oso eraginkorra izatea, ekoizpen- eta kudeaketa-prozesu guztietan etengabeko berrikuntzarekiko konpromisoa erakusten duena, hots, auzokide on bat izatea, bere jardueratik eratorritako inpaktuak gutxitzen dituena, bere inguruko garapenaren motorra dena eta negozio-aukera berrien bilaketan erreferentea dena”.

Ikuspegi hori lortzeko, lau ildo estrategiko garatzea proposatzen da: kudeaketaren eredua eta kultura eraldatzea, eraginkortasuna modu iraunkorrean areagotzea, inguruko motorra izanik jardueratik eratortzen diren eraginak txikiagotzea eta berrikuntza ireki eta errentagarria kudeatzea.