« Itzuli albistegira

Zazpigarrenez Justiziak Petronorren ingurumen baimenak berretsi ditu

2016-03-08

Auzitegi Gorenak ez du onartu 2016ko martxoaren 1ean Metzaldea Bizirik talde ekologistak aurkeztutako helegitea. Zazpigarrenez, Justizia administrazioak Petronorren aldeko epaia eman du.

Auzitegi Gorenak ez du onartu 2016ko martxoaren 1ean Metzaldea Bizirik talde ekologistak aurkeztutako helegitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2014ko uztailaren 18an emandako epaiaren aurkakoa. 2011ko abenduan Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak ezarritako Koke Plantaren Ingurumen-baimen Bateratuaren aurkako prozeduran eman zen, hain zuzen, epai hori.

Epai horrek 2008az geroztik Meatzaldea bizirikek eta Izate Ingurugiroaren taldeak egindako 7 prozeduren zikloa itxi du. Prozedurok honako hauen aurka aurkeztu ziren: fintzeko jarduera lizentziaren aurka, koke eta kogenerazio planten udal lizentzien aurka eta findegiaren beraren zein fuel-olioa murrizteko unitatearen (FMU)- koke planta bezala ezaguna dena- Ingurumen-baimen Bateratuen aurka (IBB), behin-behinekoak eta eraginkorrak direnak.

Zazpigarrenez, Justizia administrazioak Petronorren aldeko epaia eman du. Hortaz, ukaezina da instalazio guzti-guztien baimenak legezkoak direla. Gainera, martxoko azken epaian Auzitegi Gorenak talde ekologista judizioko kostu guztiak ordaintzera behartu du.

Auzitegi Gorenak gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzak 2014. urtean onartutako ebazpenaren aurka Meatzaldea Bizirikek aurkeztutako errekurtsoa, eta ez du onartu koke plantak giza osasunean ondorio kaltegarririk sor dezakeenik. Era berean, balizko froga gisa baztertu du 1996 eta 2003 urteen bitartean egindako hilkortasun ikerketa, 2011n martxan jarri baitziren instalazio berriak.