« Volver a la noticias

Europaren subiranotasun industriala indartuko duen politikaren aldarria

11-10-2020

“Subiranotasun industrialari eta subiranotasun partekatu europarrari” lotutako politika industriala eskatu du López Atxurrak

Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak ‘Covid19aren osteko Espainiarentzako politika industrial eraldatzailea’? goiburupeko Elcano Errege Institutuaren ekitaldi online batean hartu zuen parte atzo eta bertan nabarmendu zuenez “europar ekosistema tekno industrialaren premiazko birmoldatze beharra” dago eta horren baitan “politika industriala subiranotasun industrialari eta subiranotasun partekatu europarrari lotu behar zaio”, trantsizio energetikoa eraldaketa industrialari eta herrialde bateko politika industrialari lotu behar zaion bezalaxe.

López Atxurraren berbetan, beharrezkoa da industria eta teknologia “herrialde baten ongizatearen funts gisa berreskuratzea” hori, bere iritziz, “gehiegi ezereztu baita”. “Aktiboak eta gaitasunak ditugu baina hori egintza zehatz bihurtu behar dugu”, erantsi zuen. Hala, “momentu bereziki garrantzitsu batean” Espainiak duen egoerari buruz gakotzat jo zituen “politika industrial bat eta eraldaketa tenologiko-industriala” pandemiak azkartutako eraldaketa globalari aurre egiteko.

Elcanok aurkeztutako ‘Policy Paper’-ak proposamen eraldatzaileak ditu 2030ean eredu industrial digitalizatu eta jasangarria izateko, ildo europarrekin lerrokatutakoa eta balio-katearen goialdeko tarteetan lehiatzeko, teknologia berriak baliatzeko eta aberastasun eta ongizate sozial gehiago sortzeko gai dena. Ekitaldian Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak parte hartu zuen, besteak beste.