« Volver a la noticias

Petronorrek erregai sintetikoa ekoiztuko

22-06-2020

Hidrogeno berdea eta CO2a baliatuta erregai sintetikoa ekoiztea bide bereziki garrantzitsua eta indar handikoa da elektrifikatzeko zailak diren sektoreak deskarbonizatzeko.

Petronorrek aurkeztutako proiektuak eguneko 8.000 litro erregai likido ekoizteko ahalmena dauka, egungoak (gasolinak, gasoleoak eta kerosenoak) ordezkatzeko gai direnak, hidrogeno berriztagarria erabiliz gero atxikitako karbono aztarnarik izan gabe.

Demostrazio industrialeko instalazioa da, teknologia eta maila komertzialeko instalazio bat garatzeko baldintzak bete ahal izatea ahalbidetuko duena. Munduko lehenetakoa da ezaugarri horiekin.

Proiektuak bere osotasunean izango duen aurreikusitako inbertsioa (e-fuelen instalazioa eta beharrezko hidrogenoa sortzeko elektrolizatzailea) 58,6 milioi eurokoa izango da (41,5 milioi e-fuelen instalaziorako eta 17,1 milioi elektrolizatzailerako). E-fuelen abantailetako bat da deskarbonizaziorako irtenbide indartsua berehala gauzatzea ahalbidetzen dutela, ez baita beharrezkoa hornikuntzarako azpiegitura berria eraikitzea, ezta baliabide energetiko hau baliatzeko ibilgailuen flota erabat berriztea. Hau da: egungo auto, autobus edo kamioi gehienak erabiltzen jarraitzerik izango da.