« Volver a la noticias

Delcoik ISO 9001, 14001 eta 45001 arauen ziurtagiriak lortu

26-02-2020

Delcoi S.A. (Delta Consultores Internacionales S.A.), enpresak ISO 9001 (Kalitatea), 14001 (Ingurumena)eta 45001 (Lan-osasuna eta Segurtasuna) ziurtagiriak lortu ditu.

“Estandar batzuk betetzeaz gain, bere horretan mantendu behar duzu bezeroak ongien baloratzen dituen estandarren maila. Hiru arau horien ziurtapena lortzeak lasaitasuna eta nolabaiteko bermea ematen du. Familia enpresa txikia gara, bertakoa, inguruan dagoen lehia handiari aurre egiteko gauzak ondo egin behar dituena, eta hornitzaile gisa, bezeroaren eta eskaintzen dituzun zerbitzuen maila berean egon behar duzu”, adierazi du Antonio Gorriaran Delcoiko arduradunak.

Delcoi enpresa Muskizen sortu zuen 1988ko otsailean Gorriaran familiak, eta hasiera-hasieratik, findegian garatu ditu zerbitzu guztiak: hiri-hondakinen parekoak diren hondakin organikoak, papera eta kartoia bildu eta garraiatzea; plastikozko edalontziak eta ontziak biltzea; operadoreen baimen-etxolak garbitzea; tresnak eta altzariak garraiatzea; biltegitik garraio-lanak egitea, eta Petronorrek babestutako ekitaldietan publizitate-materiala (karpak, banderak…) kudeatu eta jartzea, besteak beste. Harreman luze eta emankor honek ondo emandako zerbitzua bermatzen du.