« Volver a la noticias

Guía Repsol Eguzki berriek distira egingo dute Donostian

04-02-2020

Espainiako bazter guztietako 200 sukaldari baino gehiago iritsiko dira Donostiara, otsailaren 24an, San Telmo Museoan egingo den Guía Repsol Eguzki berriak banatzeko galara bertaratzeko.

Otsailean zehar, Guía Repsol-ek eta Eusko Jaurlaritzak, Basquetourren bitartez, hainbat jarduera antolatu dituzte festa gastronomiko handi hau herritar guztiekin partekatzeko. Hala, publiko guztiei hurbilduko zaie sukaldaritza, zuzenean bizi eta esperimentatu dezaten.

“Sukaldaritzan jaioak gara” lemapean egingo diren jardueren artean herri bazkaria dago otsailaren 15ean Boulevardean. Otsailaren 18an egingo da “Gaur ez da tupperrik jaten” ekintza, non suhiltzaileen kidegoa gonbidatuko den putxera tradizionalekin haien ahoa gozatzera.

Joan den urteko arrakasta ikusita, Guía Repsol-ek berriro hurbilduko ditu Eguzkiekin saritutako sukaldariak publiko guztiengana, zuzenean bizi eta esperimentatu dezaten haien sukaldaritza. Igandean, otsailaren 23an, aperitiboaren orduan, Carlos Maldonado (Raíces); Javier Olleros (Culler de Pau); Fina Puigdevall (Les Cols) eta Begoña Rodrigo (La Salita) arituko dira Gandarias, La Viña eta Ganbara tabernetako pintxo mitikoenen bertsioak egiten eta zerbitzatzen. Otsailaren 24an, ekitaldiei amaiera emango dien gala izango da eta Guía Repsol Eguzki Bat, Bi Eguzki eta Hiru Eguzki berriak emango dira.

Iaz, Repsol-ek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2021era arte, Euskadi izan dadin Guía Repsol Eguzkiak ospatzeko lekua.